Zure etorkizuna adineko eta/edo mendeko pertsonen zaintzara bideratu nahi duzu?
Uribe Kostako Behargintzan sektore horretan lan egiteko nahitaezko akreditazioa lortzeko ikastaroa antolatzen ari gara.
MENDEKO PERTSONEI GIZARTE-ERAKUNDEETAN ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEA (SSCS0208)
Profesionaltasun-ziurtagiria (osoa)
Aurreikusitako datak:
Hasiera: 2020ko urria
Zati teorikoaren amaiera: 2021eko otsaila
Zati praktikoaren amaiera: zati teorikoa amaitu ondoren (zehazteke)
Ordu kopurua guztira: 370 ordu
Non emango den: zehazteke
Kolektibo hartzailea: Lanbiden izena emanda dauden eta Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urduliz udalerrietan erroldatuta dauden langabeak.
Baldintzak:
Ikasleak hauetako eskakizunen bat bete beharko du:
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokidea izatea.
-Egin nahi den prestakuntza-moduluaren edota profesionaltasun-ziurtagiriaren maila bereko profesionaltasunziurtagiriren bat edukitzea.
-Lanbide-arlo eta -eremu bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat edukitzea.
-Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo hezkuntza-administrazioek araututako erdi-mailako zikloetara sartzeko dagozkion probak gainditu izana.
-25 urtetik edota 45 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko proba gaindituta edukitzea.
-Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza egokia etekina ateraz egiteko behar diren funtsezko gaitasunak izatea, 34. Errege Dekretuaren IV. eranskinean jasotakoaren arabera. Baldintza honen egiaztapena ondorengo bideen bitartez egin daiteke:
a. Lan-administrazio eskudunak egindako matematikarako eta gaztelaniazko oinarrizko gaitasun idatzizkoprobak gainditzea (2018/2020ko deialdian prestakuntza-entitateek egingo dute). Atzerriko hizkuntza baten modulua gehitzen den kasuetan, atzerriko hizkuntzaren komunikaziorako gaitasun proba eskatuko da, dagokion mailan.
b. Lan-esperientzia edo lotura duen prestakuntzaren justifikazioa, lan-esperientziaren bidez hartutako lanbidegaitasunak egiaztatzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak arautzen duenaren arabera egingo da (3 urtekoa, azken 10 urtetan gutxienez 2000 lan-ordu izanda).
c. Ikasi nahi den prestakuntzaren familia eta lanbide-eremu berdinean gaitasun atal bat edukitzea. Gaitasunatal hori ikasi nahi denaren maila berdinakoa edo handiagokoa izanda eta lan-esperientziaren bidez hartutako lanbide-gaitasunetan jasota egongo delarik.
Interesatuta bazaude, aurretik izena eman dezakezu esteka honetan sartuta:
Prestakuntza-ekintza hasteko profil balioduna duten gutxieneko pertsona-kopurua lortzen ez bada, ez da prestakuntza-ekintzarik egingo, eta horren berri emango zaie aurrez izena emandako pertsona guztiei.
Profesionaltasun-ziurtagiri hori emango duen prestakuntza-zentroak hautatuko ditu parte-hartzaileak. Horretarako, aurrez izena emandako pertsona guztiekin jarriko da harremanetan.