Uribe Kostako Behargintzak hiru jarduera-arlo ditu:
1.-BESTEEN KONTU ENPLEGU ZERBITZUA
1.1.-Orientabidea
Pertsona bakoitzarentzat lan-munduratzeko ibilbideak egiten dira. Horretarako elkarrizketa pertsonala egin, eta ondorioz, erabiltzailearen curriculum vitae eratzen da. Curriculum hori Erabiltzaileen Datu-basean sartzen da eta sartutako datuak beti ere era errazean eta azkarrean erabili ahal izango dira.
1.2.-Lan eskeintzen informazio zerbitzua
Zerbitzu honek honako funtzio hau betetzen du: Datu-basean sartuta dauden erabiltzaileek eskatzen dituzten enplegu-eskariak lan-merkatuak egiten dituen eskaintzekin lotzea.
1.3.-Trebakuntza
Orientabide-zerbitzuari buruzko aipua egitean dagoeneko esan den moduan, noizean behin Behargintzaren erabiltzaileen zenbait prestakuntza-hutsune jorratzea beharrezkoa da, hauek lan-merkatuan sartu ahal izateko aukera eta baldintzak berdinak izanda.
Zerbitzua bi sailetan egituratua dago:
Kanpoko prestakuntza-eskaintza. Lehenengo kasu honetan helburua da euren beharrei egokitzen zaizkien prestakuntza-jarduerak eskainiko dituzten beste erakunde batzuetara erabiltzaileak bideratzea.
Berezko prestakuntza-eskaintza. Bigarren kasu honetan, berezko proposamena martxan jartzea da gakoa.
2.-ENPRESENTZAKO ZERBITZUA
Bi alderditan egokitutako zerbitzua:
Enpresako ekimen berriak
Norberaren kabuz lan-munduratzeko aholkularitza-zerbitzua ematen da. Horren bidez Enpresako Ideiei buruzko diagnostikoak egiten dira, alde batetik negozio-ideiaren inguruko azterketa, eta bestetik geroko bideragarritasun-plana. Azkeneko hau baiezkoa baldin bada finantzatua izateko aukera izango du.
Gaur egun dagoeneko enpresako ekimenak
Egun dauden enpresako ekimenak laguntzea helburua du.