Uribe Kostako Behargintzaren kalitate politika ezaugarri hauetan oinarrituta dago:

  • Etengabeko hobekuntzaren aplikazioa: gure kudeatze sistema prozesuen kudeaketan oinarritzen da, eta beraz, gure erabakiak prozesu horiei dagozkien datu adierazleetan oinarrituz hartzen ditugu.

  • Bezeroekin (udalak, enpresak eta biztanleak) jariotasunezko komunikazioa izango da nagusi, bi aldeen arteko satisfazioa eta onura sustatzeko helburuarekin.

  • Enpresan pertsona bakoitza bere lanpostuan egiten duenaren kalitatearen erantzulea da.

  • Enpresa osatzen dugun norbanakoen inplikazioa gure abantailetako bat da kalitate maila hobetzeko.

  • Kalitate politika hau bete dadin, Administrazio Kontseilu honek kalitatearen kudeatze sistema mantentzeko eta berrikusteko konpromisoa hartzen du behar diren baliabideak Sistema honen eskura jarriz.

Agencia de Colocación Autorizada por el Servicio Vasco de Empleo-Lanbidek Baimendutako Bitertekaritza Ajentzia Nº 1600000005