Uribe Kostako Behargintza da Uribe Kostako eskualdea osatzen duten udalerrien Enplegua Laguntzeko eta Sustapen Ekonomikorako Udal Zentroa; Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz.

Behargintzaren jardueraren helburuak oinarrizko bi zutabe ditu, enplegua sutatzea eta tokiko ekonomia piztea. Biak elkar lotuta daude.

Tokiko jarduera ekonomikoa sendotzea eta bultzatzea beharrezkoa da, horrela, enplegua sortzeko politikek, finkapena eta grapenerako esparru egokia aurkituko dute, hau da, zenbat eta jarduera handiago hainbat eta enplegu handiago. Hori guztia, inguruan lana ez duen biztanleriaren berezko ezaugarriak ahaztu barik.

Jarduteko jarraibide hauek bereziki enplegua sustatzeko eremuan garrantzia dute, zeren eta, enplegua eskatzen dutenen ezaugarriak produktu bera ekintzen dutenen beharrekin erabat bat etorriz jartzen ahalegintzen baitira. Tokiko eragile ekonomikoek duten garrantziak materia jakin honetan ez du amaierarik izaten, baizik eta, Behargintzak garatzen duen gainerako jardueretan hedapen du, hain zuzen ere, datorren esposizioan aipatuko dena.Ezinbestekoa da tokiko eragile ekonomiko hauek kontuan hartzea, eta aurrera begirako jarduera-joeren sortzaileak izatea. Hala ere, beste joera eta esperientzia batzuk alde batera utzi barik.

Enplegua sustatzeko lanak hiru jarduera ildotan ardatz izango du:

1.-Zonaldeko langabetuen gaitasunak hobetzea eta lan-merkatuan aholkua ematea.

2.-Tokiko eragile ekonomikoen eta enplegua eskatzen dutenen arteko elkarrizketa. Behargintzak izan beharra du bi kolektiboen arteko zubia.

  • Laneko eskaintza eta eskariaren kudeaketa.
  • Egun dauden beharrei egokitutako argibide-eskaintza.
  • Beste esperientzia batzuen ikerketa eta hedapena.

3.-Tokiko eragile ekonomikoei laguntza

  • Jarduera ildo honen izaera izan behar da tokiko eragile ekonomikoei laguntzea. Horrela, gizarte ondasun gisa jarduera hazteari bide emango dio eta kalitatezko enplegua egonkorra indartu eta sortuko du.
  • Hiru produkzio-sektoreak; lehena, bigarrena eta hirugarrena badira jarduera ildo honen helburua.
  • Behargintzak egin beharreko laguntza-jarduerak honako kontu hauetara bideratuta egon behar dira edo gutxienez zenbait kontu hobetzeko joera izan ber dute: egitura ekonomiko soziala, asoziazionismoa, berrikuntza teknologikoa, kalitate-sistemak jartzea, espezializazioa, atzerrira eramateko gaitasuna, prestakuntza eta abar…
  • Jarduera ekonomiko berriak sustatzea
Agencia de Colocación Autorizada por el Servicio Vasco de Empleo-Lanbidek Baimendutako Bitertekaritza Ajentzia Nº 1600000005